Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nortzuk gara?

Historia

Deustuko Unibertsitateko egungo Teologia Fakultateko jatorria Oñako (Burgos) Teologia Fakultatean dago. Jesusen Lagundiak zuzentzen zuen Fakultatea, 1880tik Lagundiko ikasleen formaziorako eta 1932tik Egoitza Santuak kanonikoki aitortua zuen.

1966an, Jesusen Lagundiaren nagusi jeneral eta bi erakundeen kantzelariak, Oñako Teologia Fakultatea Deustuko Unibertsitatean integratu zuen, eta irakasleen klaustroa eliz jatorri desberdinetara zabaldu zuen. 1967an, integrazioa egitean, Egoitza Santuak baimena eman zion era guztietako ikasleei zabaltzeko. 1968an, Artxandako eraikin berri, funtzional eta praktikoan eman zitzaion hasiera ikasturteari, Unibertsitatetik urrun samar.

Fakultatea unibertsitateko bizitzan txertatzeko beste urrats bat eman zen 1980an. Urte horretatik aurrera, Teologia Fakultatea Deusturen campusera batu zen. Integrazio fisiko horri estatutuen aldetikoak eman zion segida, 1979ko apirilean aldarrikatu zen Sapientia Christiana Konstituzio Apostolikora egokitu beharrak erraztuta. Teologia Fakultatea Deustuko Unibertsitateko beste fakultate bat da, Fakultate Eklesiastiko izateak eskatzen dituen berezitasunekin. Gaur egun, Fakultatearen fisionomia aldatu egin da, ez bakarrik kopurutan, baita ikasle-motan (gehienak laikoak dira) eta beste karrera batzuekiko truke akademikoan ere.

Teologiako Liburutegia, 1981etik Filosofiako Loiola Liburutegian zegoena, gaur egun, Deustuko Unibertsitateko liburutegi handiaren barruan dago.

Katalogo automatizatuak 80.740 monografia ditu, Teologian espezializatutako 90.000 liburuko bilduma bibliografikotik. Aldizkako argitalpenen bildumak 1.348 titulu ditu.

Baliabide elektronikoen artean, azpimarratzekoak dira eduki Teologikoko datu baserik garrantzizkoenak.

Kide anitzeko organoak

Agintari akademikoak

Dekanoa::
José Carlos Coupeau Dorronsoro jn.

Fakultateko idazkaria:
Juan María de Velasco Gogenola jn.

Kide anitzeko organoak

Fakultateko Batzordea (agintari akademikoak)

  • Agintari akademikoak
    Teologia Saileko zuzendaria: Juan Luis de León Azcárate jn.

Fakultateko Kontseilua

  • Berezko kideak: Fakultateko Batzordea
  • Aukeratuak:
    • Carmen Bernabé Ubieta and.
    • Jorge Canarias Fernández-Cavada jn.
    • Carlos Javier Gil Arbiol jn.
    • Juan Ramón Ona Sáenz jn.
    • José Javier Pardo Izal jn.
    • Cristina Pena Mardaras and.
    • Lidia Rodríguez Fernández and.
    • Luzio Uriarte González jn.
    • Vicente Vide Rodríguez jn.
    • Miguel Ramón Viguri Axpe
       
  • Ikasleak
    • Jose Luis Cañavate Martínez jn.
    • Mónica Díaz Álamo and.

Fakultateko Klaustroa

  • Fakultateko Batzordea
  • Fakultateko Kontseilua:
    • Diego Bermejo Pérez jn.
    • Jonatan Caro Rey jn.
    • Miguel Ángel García Borts jn.
    • Xabier Larrañaga Oyarzabal jn.
    • Patxi Xabier Oñate Landa jn.
    • José Eusebio Pérez Mayo jn.
    • Manuel Reus Canals jn.
    • Mikel de Viana Barrio jn.

Kontseilu Akademikoa

  • Dekanoa: José Carlos Coupeau jn.
  • Ikaslea: José Luis Cañavate jn.
  • Batzordea: Juan María de Velasco Gogenola jn.
  • Kontseilua: Juan Luis de León Azcárate jn.

Harremana