Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko otsailak 20Bilboko Campusa

Iñigo Urkullu lehendakariak eman dio amaiera unibertsitateek bakearen eta justiziaren sustapenean (16. GJH) duten eraginari buruzko Times Higher Education foroari Deustun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Jose Maria Guibert errektoreak amaiera eman zioten otsailaren 21ean, THE-Times Higher Educationek Deustuko Unibertsitatean antolatutako nazioarteko lehen foroari. Foro hori unibertsitateak justiziaren eta bakearen sustapenean duen eraginari buruzkoa da, eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuen 16. helburua da. Jose Maria Guibert aritu zen Bilbon bi egunez bost kontinenteetako 17 herrialdetako 150 lagun baino gehiago bildu dituen foro horren ondorioen berri ematen.


Haren hitzetan, Unibertsitatea ezin da neutrala izan dauden behar ugarien aurrean, "Askatasun, bake eta justizia maila altuak ditugun pribilegiatu batzuk gara" eta "ardurak partekatu behar ditugu". Guibert errektoreak uste du beste gizarte eragile batzuekin elkarlanean aritu behar dugula gai global handiei erantzuteko, eta, horregatik, unibertsitateen misioa birdefinitu egin behar dela. "Gakoa da – adierazi zuen – nola lerrokatu Unibertsitateen interesak gobernuen, enpresen, GKEen edo agentzia finantzatzaileen interesekin. Batzuen eta besteen arteko konfiantza sustatu behar dugu, eta helburuak partekatu.

Lana ezin da banakakoa izan ". Deustuko errektorearen ustez, zeregin horretan ez dira ikasleak alde batera utzi behar, funtsezko zeregina baitute artatu nahi ditugun gizarte arazoetan. Izan ere, eurek dute indarra, eta entzun egin behar da zerk motibatzen dituen eta zer proposamen egiten dituzten.
Unibertsitateak egin behar dituen aldaketei dagokienez, José María Guibertek defendatzen du funtsezkoak direla, bakearen eta justiziaren balio handiek hainbat arlotatik eratorriak direlako, besteak beste, garapenetik, aniztasunetik, inklusiotik eta segurtasunetik. Hori dela eta, birpentsatu egin behar ditugu gure programa akademiko berriak, ikerketa berriak, antolaketarako barne modu berriak, gure inpaktua, gure erabakiak...


Izan ere, Foroak agerian utzi du hezkuntzak bakearen eta justiziaren aldeko lanean duen funtsezko zeregina. Hala, txikienen heziketa bidegabekeriak gainditzeko modu gisa ikusten da batez ere, kontuan hartu behar delako leku batzuetan oraindik ez dutela goi mailako hezkuntzarik. "Bakearen eta etikaren aldeko hezkuntza programak erabakigarriak izango dira. Emakumearentzako espazioa ere ziurtatu behar da, eta ez hezkuntza prozesuetatik baztertu". Horren harira, errektoreak adierazi zuen "16. GJH unibertsitate arloan garatzea oso garrantzitsua izan daitekeela, bai gainerako GJHen bilakaerarako, bai unibertsitateak gizartean egiten duen zerbitzuaren planteamendurako", amaitu zuen


Lehendakariaren hitzak


Iñigo Urkullu lehendakariak esker ona adierazi zien nazioarteko aditu eta akademiko guztiei eta Deusturi, Garapen Jasangarriaren Helburuaren alde elkarrekin lan egiteagatik. Haren hitzetan, Deustuko Unibertsitateak bi konpromiso batzen ditu: "Kalitatezko ezagutza eta hezkuntza sortzea; eta justizia, bakea eta giza eskubideak babestea". Euskal agintari gorenak uste du bakea eta segurtasuna gizarteratzearekin eta gobernu onarekin lotura estuan daudela. Eta bere iritziz, 2030 Agendak argi eta garbi ezartzen du ezin dela garapen jasangarririk egon bakerik gabe, ezta bakerik ere garapenik gabe.
Horri dagokionez, Europar Batasunaren eta ELGAren oraintsuko bi txosten estrategiko aipatu zituen, zeinetan Euskadi lurralde aitzindari gisa aipatzen baita, 2018ko apirilean onartutako "Euskadi Basque Country 2030 Agenda" abian jartzeari esker. Euskadirentzat aukera ona da "gure bake, segurtasun eta gobernantza politikak esparru multilateralean kokatzea", adierazi zuen.


Ekarpen guztiak garrantzitsuak direla adierazi zuen: Administrazio Publikoa, Unibertsitatea eta gizarte zibileko erakundeak. Ildo horretan, Deustuko Unibertsitateak erakutsitako ekarpen-maila nabarmendu du, eta unibertsitateek 2030 Agendari egindako ekarpenari buruzko "THE munduko rankingaren" lehen edizioan Unibertsitatea munduko 27 onenen artean dagoela aipatu du, 16. GJH (gizarte bidezko, baketsu eta inklusiboak sustatzea) bultzatzeko. "Hemen denok partekatzen dugu garrantzitsuena, hau da: alde batetik, giza garapen jasangarrirako ereduarekiko konpromisoa, eta, bestetik, gure ondorengoentzat mundu hobea uzteko nahia. Merezi du helburu horien alde elkarrekin aritzea." ondorioztatu zuen.


Hizlariak Deustun


Foro horretatik hainbat lider igaro dira, besteak beste, Mark Charlton (DMU-De Montfort University), Jennifer Curtin, Aucklandeko Unibertsitateko Politika Publikoen Institutuko zuzendaria, eta Carla Kopell (Georgetown Emakumearen, Bakearen eta Segurtasunaren Institutuko kidea). Lehenengo mahai-inguruan, "Akademia eta bakearen eta justiziaren sustapena", unibertsitateen misio nagusietako bati buruz hitz egin zuten – eraldaketa soziala –, eta irakaskuntzak eta ikerketak 16. GJHari nola lagun diezaioketen. Halaber, eztabaidatu zuten nola erantzun behar dieten unibertsitateek, beren politika akademikoetan eta antolaketa politiketan, erronka horri, baita hori gauzatzeko estrategiak nola definitu eta garatu beharko lituzketen eta estrategia birdefinitu horien eragina nola neur daitekeen.


Lehen egun horretako beste protagonista bat Bianca Kopp (UNODC) izan zen. Bere hitzaldian: goi-mailako hezkuntzak 16. GJH 2030erako helburuetan duen zeregina adierazi zuen bakea, justizia eta erakunde eraginkor, arduratsu eta inklusiboak – baita kalitatezko hezkuntza ere (4. GJH) – Garapen jasangarriaren muina direla. Izan ere, bai 4. GJH eta bai 16 berez dira gainerako GJH guztien bideratzaile. Hori dela eta, 4 eta 16 GJHak lotzen ditu, azken horren azken lorpenerantz aurrera egiteko.


Jardunaldi horretan, Phil Baty Times Higher Education World University Rankings ospetsuaren editoreak ere parte hartu zuen. THE ranking baten ezaugarriez hitz egin zuen, zeinak, 2019an, lehen aldiz neurtu baitzuen unibertsitateen inpaktu soziala eta ekonomikoa, garapen jasangarriaren helburuetan oinarrituta, bai eta 16. GJH lantzen dituzten erakundeen arrakasta adierazleak ere. Rankingaren lehen edizio horretan, Deustu munduko 27 onenen eta Espainiako lehen unibertsitateen artean geratu zen. Hori dela eta, Deustu aukeratu da topaketaren egoitza izateko, GJHak bultzatzeko duen eginkizun garrantzitsua aitortzen baitu..


Otsailaren 21eko agenda


21eko jarduerak Carla Koppellen hitzaldiarekin ireki ziren. “La promoción de la diversidad, igualdad e inclusión para la paz y justicia en las universidades” hitzaldia eskaini zuen. Hark dioenez, munduko Goi Mailako irakaskuntzan aniztasunari eta inklusioari erantzuteko premia gero eta handiagoa da. Horren harira, inklusioa eta ekitatea bakearekin eta justiziarekin lotzen dituzten ikerketen berri eman zuen.


Jarraian, bigarren mahai ingurua egin zen gai honen inguruan: "Unibertsitatearen konpromiso soziala sustatzeko politika publikoak eta eragile aktibo gisa egiten duen ekarpena". Paneleko partaideak hauek izan ziren: Carmen Pombo, Fernando Pombo Fundazioaren sortzaile eta zuzendari nagusia; Emir Ganic, Sarajevo-SSST Zientzia eta Teknologia Eskolako zuzendari nagusia; eta Jose Carlos Gomez Sal, CRUE Universidades Españolas erakundearen nazioarteko proiektuen bozeramailea.


Panel horretan, unibertsitateen konpromiso soziala bultzatzeko sustatu behar diren politika publikoei buruz eta justiziaren, bakearen eta gizateriaren eragile aktibo gisa egiten duten ekarpenari buruz eztabaidatu zuten. Arduradun politikoek eta gizarteak gizartea eraldatzeko ideiak eta hezkuntza politikak nola sortzen ari diren eta zer eginkizun duen galdetu dute, eta sektore publikoak zer egin beharko lukeen. Haien iritziz, erantzukizuna unibertsitate sistema aktiboak egituratzean egongo da, askatasun akademikoarekiko eta autonomiarekiko errespetua barne.


Hirugarren mahai inguruan, "Unibertsitatearen eta gizarte zibilaren arteko elkarrekintza eta bakerako, justiziarako eta erakunde sendoetarako sareen lankidetza eta artikulaziorako estrategiak" gaiari buruzkoan, honako hauek izan ziren parte hartzaileak: Melbourneko Unibertsitateko Shaun Ewen pro vecanciller (indigena); Maria Do Rosario Lopes, Mendebaldeko Afrikako Estatuen Ekonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeen Sareko (ECONEC) presidentea. Azken panel horretan, unibertsitatearen eta gizartearen arteko elkarreraginak eta bakea eta justizia lortzeko partekatu beharreko zereginak eta helburuak eztabaidatu zituzten.


Mahai horren ondoren, Hind Kabawat mintzatu zen, Siriako Negoziazio Batzordeak Genevan duen bulegoko zuzendariordea eta George Mason Unibertsitateko Munduko Erlijio eta Diplomazia Zentroko Erlijio eta Bake Erlijiosoa Eraikitzeko Zuzendaria. 2012tik, gatazkak konpontzeko eta bakea eraikitzeko aldizkako tailerrak egin ditu Siriaren barruko komunitateentzat, eta Jordanian eta Turkian bizi diren Siriako errefuxiatuentzat.


Bere iritziz, gatazka bat botere jokoen egungo arauen pean mantentzen eta kudeatzen denean -eta Siriakoa bezalako gatazka suntsitzaileei amaiera emateko nazioartearen borondate faltarekin-, gizarte zibileko aktoreak dira alternatibak asmatu eta diskurtso berri baten sorrera bultza dezaketenak. “La importancia de la educación para la paz durante y después de los conflictos” hitzaldian, Hind Kabawatek hezkuntzaren eta buruzagien prestakuntzaren papera defendatu du, baita emakumeek gatazken konponbidean duten funtsezko papera ere.
 

 

 

Argibide gehiago.


 

20/02/2020 - 21/02/2020 - THE University Impact Forum. Peace and justice: a common quest for universities, governments and civil society