Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko urtarrilak 28Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak ASTELEHENEAN ospatuko du tituludun berrien ohiko inbestidura-ekitaldia

Eguna: urtarrilak 28, astelehena
Ordua: 12:00
Lekua: Deustuko Unibertsitateko Paraninfoa


Datorren ASTELEHENEAN, urtarrilak 28, Deustuko Unibertsitateak bere zaindari San Tomas Akinokoaren festa ospatuko du, tituludun berrien ohiko izendapen-ekitaldiarekin. Ekitaldia Teologiako tituludunei eta doktore berriei eskainiko zaie; horrez gain, urteko ikaslerik onenei sariak ere emango zaizkie.


Ekitaldi akademikoa 12:00etan hasiko da, Paraninfoan, 10:30ean, Kapera Gotikoan izango den eukaristiaren ondoren. Lehenengo, aipamen hauek banatuko dira: DUko Karrera Amaierako Sariak; Honors Programak, Mendieta y Lambarri Fundazioaren sariak eta Ignacio Ellacuría Sari Berezia. Ondoren, irakasle emerituei, irakasleei eta laguntzaileei omenaldia egingo zaie. Jarraian, Teologia Fakultateko tituludun berrien eta doktore berrien inbestidura egingo da. Omenaldiari amaiera emateko, errektoreak hitzaldia eskainiko du.


Urtarrilaren 28tik aurrera, ospatuko dituzte gainerako fakultateek inbestidura ekitaldiak egutegi honen arabera: Bilboko Zuzenbidea eta Donostiako Gizarte eta Giza Zientziak, otsailaren 2an; Bilboko Gizarte eta Giza Zientziak eta Donostiako Psikologia eta Hezkuntza, otsailaren 9an; Bilboko Psikologia eta Hezkuntza, otsailaren 22an eta 23an; Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientziak (gradu bikoitzak), martxoaren 2an; Ingeniaritza, martxoaren 29an eta 30ean; Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientziak, apirilaren 6an; eta Donostiako Ekonomia eta Enpresa Zientziak, apirilaren 13an.

 

 

28/01/2019 - Santo Tomás de Aquino