Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko maiatzak 09Bilboko Campusa

Pedro Barreto Jimeno (SJ) kardinal perutarrak DeustoForumen hitz egin du Amazonia gizateria guztiarentzat dela konturatzearen erronkaz

Maiatzaren 9an, Pedro Barreto Jimeno (S.J.) kardinala, Huancayoko (Peru) artzapezpikua, Deustuko Unibertsitateko DeustoForumen izan zen, “Una Amazonía para toda la humanidad” (Amazonia bat gizateria osoarentzat) hitzaldia eskaintzen. Barreto Peruko Apezpiku-batzarreko presidenteordea eta Panamazoniako Eliz Sareko presidenteordea ere bada.


Gradu aretoan eskaini zuen hitzaldian, Sinodo Panamazonikoa prestatzeko prozesuan agerian jarri diren erronkak zeintzuk izan diren azaldu zuen. Sinodoak Amazonia hartu du ardatz, 7 milioi eta erdi km2 hartzen dituen lurraldea, 300 komunitate indigenaren bizilekua, 240 hizkuntza baino gehiagoren kabia, eta haren inguruko gizarte eta ingurumen arazo konplexuen gertalekua.


Dena den, ekologiak ez du soil-soilik inguru berezi honetarako balio behar, mundu osoko herrialde indigena guztietarako baino, arazoa herrialde guztietan islatzen baita. Horregatik guztiagatik, erronka bat dugu: Amazonia gizateria osoarentzat dela jabetu beharra.

 

 

09/05/2019 - Conferencia DeustoForum. Cardenal Pedro Barreto Jimeno, S.J: "Una Amazonia para toda la Humanidad"