Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko urriak 02Bilboko Campusa

Erakusketa Deustun Alejandro Labaka eta Inés Arango misiolariei buruz

 

Aurten, Amazoniako Sinodoa prestatzen ari den honetan, oraindik puri-purian dago Alejandro Labaka (Beizaman jaiotako gotzain kaputxinoa) monsinore misiolariaren testigantza, eta Ines Arango erlijiosoarena, (Kolonbiako Sagrada Familiako hirugarrendar kaputxinoa). Bilboko Elizbarrutiko Misioen Ordezkaritzak argazki erakusketa antolatu du Deustuko Unibertsitateko klaustroan "Kulturen arteko zubia " izenarekin, 1987an Amazoniako oihanean hil zituzten misiolari bi horien bizitza eta heriotza aurkezteko.


José María Guibert errektorea eta Joseba Segura gotzain laguntzailea arduratu ziren, urriaren 2an, inaugurazioaz. Erakusketa Hilabete Misiolari programaren barrukoa da eta helburu du Ekuadorren taldeen arteko ulermen zubiak sortzen saiatu ziren misiolari horiek omentzea. Haiek komunikazio zubiak sortzen ahalegindu ziren, ezkutuko indigena taldeen eta lurraldea inbaditu eta kolonizatu zuten jendearen eta bertako biztanleen eskubideak kontuan hartu gabe eskualdeak bereganatu zituzten petrolio interesen artean. Erakusketa urriaren 13ra arte egongo da zabalik.


"Kulturen arteko zubia" erakusketan, argazkien bidez erakusten dute bi misiolariek Ekuadorreko Amazoniako ahulenak defendatzeko egindako lana. Egindako lanak ez zuen ia inolako oihartzunik izan eta Ekuadorreko gizartearen barnean eztabaidak eta gaizki ulertuak bizi izan ziren. 1987ko urtarrilaren 21ean hil zituzten lantzakadaka eta haien heriotzak oihartzuna izan zuen nazioartean, izan ere ez da ohikoa apezpiku bat eta emakume erlijioso bat horrela hiltzea. Erakusketan, misiolarien zenbait objektu ere ikusgai daude: gotzaiaren egunerokoa, egindako abenturari buruzko artikuluak eta liburuak, etab.


José María Guibert errektorearen iritziz, erakusketa honen izenburua bat dator Deustuko Unibertsitatearen misioarekin. “Unibertsitatea espazio garrantzitsua da lan sakona egiteko kultura arloan, ezagutza gisa ulertuta, baina baita bizitzeko modu bezala ulertuta ere. Horretaz gain, gure ingurunean jarduten duten kultura desberdinen arteko zubiak eraikitzeko lana ere aintzat hartu behar da. Zubi horiek elkartzen laguntzeko dira, errazteko, bizi garen inguruko mugak hurbiltzeko, eta hortik abiatuta giza familiaren idealera hurbildu ahal izateko, hori baita partekatzen dugun fedean hain gurea. Errektorearen ustez, zubiak eraikitzeko lan hori, Frantzisko Aita Santuaren eginkizuna izaten dena, ez da ariketa teoriko desmoldatu batetik egiten, lurraren eta gorputzen hauskortasunean adierazitako elkartasunetik sortzen da eta Erreinuaren alde lan egiten duten hainbeste pertsonen erantzunarekin bat egitea esan nahi du. "Eta horren adibide dira Alejandro Labaka eta Inés Arango, Ekuadorreko Amazoniako misioan bizitza galdu zutenak".


Hilabete Misiolari Berezia


Erakusketa hau Bilboko Misioak erakundeak prestatu du, eta urriko programa zabalaren barrukoa da. Bertan, besteak beste, Labakaren eta Arangoren bizitzari buruzko "Bizitza Amazonian” izenburua duen dokumentalaren emanaldia egongo da, eta ondoren "Lurraren eta gorputzen hauskortasuna" izenburua duen mahai-ingurua. Ekitaldia urriaren 10ean izango da, Deustuko Unibertsitatean, 18:30ean, Garate aretoan.


Gaurko misioaren mezua oinarri hartuta hausnarketan arituko dira Patxi Álvarez de los Mozos jesuita, Alboan GKEko kidea; Miguel Ángel Cabodevilla jesuita, Ekuadorreko kaputxinoen misiolaria, eta Lily Calderón, REPAMeko kidea (Red Eclesial Panamazónica ). Isabel Matilla misiolaria, Ekuadorren urte asko emandakoa, ekitaldiaren moderatzaile lanetan arituko da.
 

02/10/2019 - Inauguración de la exposición en Deusto sobre los misioneros Alejandro Labaka e Inés Arango, asesinados en la selva amazónica