Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko azaroak 15Bilboko Campusa

Hasi da A. Pedro Arrupe dohatsu aitortzeko bidea

Atzo, mundu guztiko Jesusen Lagundiko kide, laguntzaile eta adiskideei zuzendutako gutun batean, aita jeneral Arturo Sosak (S.I.) iragarri zuen hasi dela ofizialki 1965etik 1983ra bitartean Jesusen Lagundiko aita jeneral izan zen A. Pedro Arrupe dohatsu aitortzeko prozesua.

Vatikano II. Kontzilioak bultzatuta, Arrupek berriztatze karismatiko eta instituzionalerako zubia irudikatzen du, egungo testuinguruari eta bidegurutzeei aurre egiteko. Oso zaila da ulertzea zer den eta zer asmo duen Jesusen Lagundiak gaur, Arruperen legatua kontuan hartu gabe. Albiste bikaina da Elizak Espirituaren bultzada bere bizitzan bereiztea, bere garaiko argi eta, aldi berean, gure garaikoa ere izan daitekeen aparteko sinestun baten aurrean dagoela sentiturik.

Benetan, Bilbok seme-alaba bikainen arteko bat du Arrupe. Berdin esango luke Hiroshimak ere, 1945eko abuztuaren 6an jaurti zuten bonba atomikoaren biktimak artatu baitzituen orduko hartan. Horiez gain, Jesusen Lagundiak herrialde askotan sorosten dituen errefuxiatuek ere berretsiko lukete, profeta senez esan baitzuen Arrupek mundua gizateria garaikideak izan duen pobreziarik errotikakoena sufritzen ari zela errefuxiatu horien bizitzetan.

Deustuko Unibertsitateak espero du dohatsu izateko kausaren hasierak berrestea Arruperena bezalako bizitzek garai guztietarako balio dutela. Gure Pedro Arrupe zubia da, seguru asko, nolabait, beti bidean egon behar dugulako metaforarik onena, mugak gurutzatzen; hartara, Jainkoak adierazita, behar gaituzten pertsonen ondoan egoteko. Halako sentipenez beterik izan zuen Arrupek arima.