Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko azaroak 14Bilboko Campusa

UNIJES 2019 Unibertsitate arteko jardunaldiak Deustun

UNIJES 2019 Unibertsitate arteko jardunaldiak, ‘Proiektuan parte hartu’ izenburua izan dutenak, Loiolan ospatu dira azaroaren 11tik 15era bitartean. Urtero bezala, Jesusen Lagundiko fakultate eta unibertsitate zentro desberdinetako profesionalekin egindako harreman topaketa horren barruan, azaroaren 14an, bisita instituzional bat egin zen Deustuko Unibertsitatera; kafe solasaldi bat Zuzendaritza Kontseiluarekin, eta "Deustuko Unibertsitatean I+M erronkak" aurkeztu ziren, Juan José Etxeberria Unibertsitate Komunitateko errektoreordeak moderatuta.


Horrelako bilerak ignaziotar espiritualtasuna hobeto ulertzeko aukera izaten dira, jesulagunen misioaren identitatearen funts gisa eta misio horren ezaugarririk nabarmenenak izanik. Era berean, bakoitzak profesional gisa duen esperientziaren inguruan hausnartzeko balio izaten dute, baita ideiak, bizipenak edo itxaropenak adierazteko ere, Jesusen Lagundiko erakunde baten barruko zereginean.