Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko urriak 03Bilboko Campusa

Eliza Sarean sortu da, Deustuko Unibertsitatearen eta Ekintza Katolikoa mugimenduaren proiektua, sareetan ebanjelizatzen laguntzeko

Deustuko Unibertsitateak eta Ekintza Katolikoa mugimenduak hartu dute parte ekimenean, helburu izanik elizak sarean nolakoa izan beharko lukeen hausnartzea, hitz egitea, prestatzea eta zabaltzea. Ekimena urriaren 3an inauguratu zen, horretarako “Sareak ebanjelizatu, nola eta zergatik?” izeneko topaketa egin zen. Ekitaldian izan ziren, Mario Iceta, Bilboko gotzaia, eta Francisco José Ruiz, Teologia Fakultateko dekanoa.


Eliza Sarean gizarte digitalaren egungo erronkei eta elizaren presentzia berriak lengoaia desberdinekin sortzeko beharrari erantzuteko sortu da. Helburua da sareetan elizaren presentzia handitzea eta elizen arteko lankidetza berriei erantzutea. Ildo horretatik, espazio hau elizako animatzaileei, mugimenduei eta hezitzaileei zuzenduta dago, besteak beste.


Komunikazioa eta ulermena gidatuko duen errelatoa errazteko, Eliza Sareanek kanal desberdinetan egon nahi du. Horrela, lehen urrats gisa, Instagram kontua ireki du: @elizasarean. Era berean, topaketa eta elkarrizketa espazioak egingo dira Deustuko Unibertsitatean, hainbat gai tratatzeko, besteak beste, Elizak sarean duen presentzia edo sare sozialen erabilera ebanjelizatzeko erabiltzea, eta mintegia ere egingo da gizarte digitaleko hizkuntza erlijioso berriari buruz.
 

 Eliza Sareanen Topaketak

Izena ematea.

 web orria.
 

03/10/2019 - Nace Eliza Sarean, un nuevo proyecto de Deusto y Acción Católica para ayudar a evangelizar en las redes