Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko ekainak 13Bilboko Campusa

Tutorearen jardunaldian errukiaren inguruan sakondu da, funtsezkoa baita tutoretza lanean

Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuak Tutorearen jardunaldia antolatu zuen ekainaren 13an, Bilboko campusean. Ekitaldi horretan, Manuel Marroquínek, Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuko zuzendariak, hitzaldi hau eskaini zuen: “La compasión, clave de la labor tutorial”.


“Minak eta errukiak erakusten digute gizakiaren haurridetasuna eta elkartasuna” M. Unamunoren aipua inspirazio iturri harturik, solasaldian errukiaren kontzeptuan sakondu zen, funtsezko elementua pertsona “loratzeko”, Psikologia Positiboaren ildoan, giza harremanean enpatiazko jokabideak sorrarazten baititu.


Errukiak badu, halaber, beste adiera bat, erreakzio sutsua eragiten duena gure munduan diren bidegabekeria ikaragarrien aurrean, eta justizia eskaera bizia eragiten duena. Marroquín irakaslearen hitzetan, errukiaren adiera biek batera eta gaur egun nagusi den Psikologia Positiboarekin lotuta, sustatu eta justifikatu egiten dute tutoretza lanetan sartzea. Funtsezko lana da Deustuko Unibertsitateak ikasleen goitik beherako prestakuntzan egiten duena, bere izaeraren bereizgarri bat.


Ekarpenaren helburua hazten jarraitzea izan zen eta gure ikasleei lagun egiteko prozesuko gakoetan sakontzea.
 

 

13/06/2019 - La Jornada del Tutor/a profundizará sobre la compasión, clave de la labor tutorial