Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko urriak 24Bilboko Campusa

Eliza Sarean elkartearen bigarren topaketan, Elizak sarean duen presentzia aztertu du Jose Maria Rodriguez Olaizolak

Deustuko Unibertsitateak eta Bizkaiko Ekintza Katoliko Orokorra mugimenduak Eliza Sarean proiektuaren bigarren topaketa egin zuten urriaren 24an, helburu dute gogoeta, elkarrizketa, prestakuntza eta dibulgaziorako guneak sortzea, eliza sarean izateko moduari buruz. Oraingoan, Jose Maria Rodriguez Olaizola jesuita izan zen gonbidatua eta haren gaia: “La presencia de la Iglesia en la red”.

Ekimena urriaren 3an inauguratu zen, horretarako “Sareak ebanjelizatu, nola eta zergatik?” izeneko topaketa egin zen. Ekitaldian izan ziren, Mario Iceta, Bilboko gotzaia, eta Francisco José Ruiz, Teologia Fakultateko dekanoa.

Eliza Sarean gizarte digitalaren egungo erronkei eta elizaren presentzia berriak lengoaia desberdinekin sortzeko beharrari erantzuteko sortu da. Helburua da sareetan elizaren presentzia handitzea eta elizen arteko lankidetza berriei erantzutea. Ildo horretatik, espazio hau elizako animatzaileei, mugimenduei eta hezitzaileei zuzenduta dago, besteak beste.

E Eliza Sarean elkarteak, komunikazioa eta elkar ulertzea errazteko, ahalik eta kanalik gehienetan egon nahi dugu. Hala, lehen urrats modura, Instagramen kontua zabaldu du: @elizasarean. Era berean, topaketa eta elkarrizketa espazioak egingo dira Deustuko Unibertsitatean, hainbat gai tratatzeko, besteak beste, Elizak sarean duen presentzia edo sare sozialen erabilera ebanjelizatzeko erabiltzea, eta mintegia ere egingo da gizarte digitaleko hizkuntza erlijioso berriari buruz.

Eliza Sarean elkartearen topaketak

web orria.
 

24/10/2019 - Un segundo encuentro de Eliza Sarean analiza la presencia de la Iglesia en la red de la mano de José María Rodríguez Olaizola