Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko azaroak 19Bilboko Campusa

Eliza Sarean-en hirugarren topaketan, Panzamazónica eliza sarearen esperientzia eta eliza sareak sortzea izan zituzten mintzagai

Deustuko Unibertsitateak eta Bizkaiko Ekintza Katoliko Orokorra mugimenduak Eliza Sarean proiektuaren hirugarren topaketa egin zuten azaroaren 19an. Proiektuaren helburua da gogoeta, elkarrizketa, prestakuntza eta dibulgaziorako guneak sortzea, eliza sarean izateko moduari buruz. Oraingoan, gonbidatua Ana Cristina García izan da, Latinoamerikako eta Karibeko taldeko koordinatzailea, Nazioarteko Cáritaseko kooperazio arlokoa. Hitzaldia eman zuen REPAMen (Red Eclesial Panzamazónica) izandako esperientziaz eta eliza sareak sortzeaz.


Ekimena urriaren 3an hasi zen, horretarako “Sareak ebanjelizatu, nola eta zergatik?” izeneko topaketa egin zen. Ekitaldian izan ziren, Mario Iceta, Bilboko gotzaia, eta Francisco José Ruiz, Teologia Fakultateko dekanoa. Bigarren saioan, urriaren 24an, José María Rodríguez Olaizola jesuita mintzatu zen: “La presencia de la Iglesia en la red”


Eliza Sarean gizarte digitalaren egungo erronkei eta elizaren presentzia berriak lengoaia desberdinekin sortzeko beharrari erantzuteko sortu da. Helburua da sareetan elizaren presentzia handitzea eta elizen arteko lankidetza berriei erantzutea. Ildo horretatik, espazio hau elizako animatzaileei, mugimenduei eta hezitzaileei zuzenduta dago, besteak beste.


Eliza Sarean elkarteak, komunikazioa eta elkar ulertzea errazteko, ahalik eta kanalik gehienetan egon nahi du. Hala, lehen urrats modura, kontua zabaldu du Instagramen: @elizasarean. Era berean, topaketa eta elkarrizketa espazioak egingo dira Deustuko Unibertsitatean, hainbat gai tratatzeko, besteak beste, Elizak sarean duen presentzia edo sare sozialen erabilera ebanjelizatzeko erabiltzea, eta mintegia ere egingo da gizarte digitaleko hizkuntza erlijioso berriari buruz.
 

 

Eliza Sarean Topaketak

Web orria.
 

19/11/2019 - Eliza Sarean. Ana Cristina García. Red Amazónica