Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko irailak 20Bilboko Campusa

V. Boluntariotza Azoka egingo dute Deustuko Unibertsitatean boluntariotzako 50 erakunde baino gehiagok

Eguna: Irailak 20, osteguna
Ordua: 10:00 - 14:00
Lekua: Unibertsitateko klaustroak


Deustuko Unibertsitateak, Bolunta Bizkaiko Boluntariotza eta Parte-hartzerako Agentziarekin batera, Boluntariotza Azoka antolatu du irailaren 20rako, bosgarren urtez jarraian, gizarteko elkartasunaren eta partaidetzaren balioak zabaltzeko eta sustatzeko asmoz. Ikasleek aukera izango dute, boluntario lanean diharduten erakundeen lana ezagutzeko eta, nahi izanez gero, boluntario laneko programetan parte hartu nahi duten erabakitzeko. Ekitaldia 10:00etatik 14:00etara izango da Unibertsitateko klaustroetan.


Azokan, Bizkaian boluntario lanean diharduten 50 erakunde baino gehiago egongo dira eta, erakundeen standez gain, jarduerak ere egongo dira (hitzaldiak, tailerrak, etab.), boluntario lanean diharduten erakundeen lana eta gure gizarteko zer beharrizani erantzuten dioten sakonago ezagutzeko.


Ekimena UNIKIDE programaren garapenaren barruan dago kokatuta. 2011tik ari dira Deustuko Unibertsitatea eta Bolunta Unikide programa hori garatzen, unibertsitateko erakundeekin eta boluntario lanean diharduten eragileekin batera, unibertsitateko elkartearen gizarte partaidetza sustatzeko eta unibertsitateko esparrua elkartasun, gizarte konpromiso eta herritartasun aktiboko inguru izan dadin bultzatzeko.


Programaren babesleak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza eta Boluntariotzaren Euskal Kontseilua dira.


Programa:
10:00 – Parte hartzen duten erakundeen standak zabalduko dira klaustroetan.
10:30 – Azokaren inaugurazio ofiziala, erakundeetako ordezkariak bertan direla (Entzungelaren ondoko klaustroa).
11:00 – Jarduerak hasiko dira erakundeen standetan:
14:00 – Azokaren amaiera.
 

 

Informazio gehiago: http://feriavoluntariado.deusto.es/

 

20/09/2018 - Feria del voluntariado 2018