Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Teologiako Batxilerra

Ikaslearentzako orientazioa

Zure tutorea

Ikasturte bakoitzean tutore bat izango duzu. Oro har, Fakultatean dedikazioa duen eta zu zauden mailan eskolak ematen dituen irakasle bat izaten da.

Besteak beste, tutoreak...

tabla
- Aholkularitza ematen dizu taldean edo banaka, arlo akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz.
- Dekanotzarekin, Idazkaritzarekin eta gainerako irakasleekin bitarteko lana egiten du.
- Fakultatean egiten duzuna hobetzera bideratutako ekimenak kudeatzen laguntzen du.

Azken batean, edozein eratako arazo edo kezkaren bat duzunean (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazo pertsonalen bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.), tutorearengana jo dezakezu.

Fakultateko tutorea

José Manuel Elorriaga Ciarrusta manu.elorriaga@deusto.es

Tutoretza akademikoak

Tutoretza akademikoak irakasgai bakoitzaren irakasle arduradunak egiten ditu eta horien helburu da gaiak ulertzeko dauden zalantzak edo zailtasunak argitzea eta egin beharreko jardueren gaineko orientazioa eta jarraipena ematea.

Irakasle bakoitzaren fitxan duzu ikasleak hartzeko duen ordutegiari eta bulego zenbakiari buruzko informazioa.

Unibertsitateko orientazio zerbizua

Arazoren bat duzunean, Fakultateak eskura jartzen dizkizun tutoreez gain, Unibertsitateak badu Orientazio Zerbitzua ere. Zerbitzu horrek laguntza ematen dizu eskolako errendimenduari eta ongizate pertsonalari dagozkion erabakiak hartzeko orduan.

Era berean, Deustuko Orientazio Zerbitzuak kontsulta psikologikoak egiteko aukera ematen dizu. Edozelako arazoa edo kezka –afektiboa, soziala zein akademikoa– izan daiteke kontsultara jotzeko arrazoi, baita norbera hobetu eta garatu nahia ere. Bertan, Psikologiako doktore batek hartuko zaitu; kontsulta doan eta modu anonimoan egingo da eta erabat konfidentziala izango da.

www.sou.deusto.es