Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Haur eta Lehen Hezkuntzan Irakasteko Gaitasunaren Eliz Agiria

Metodologia

Urrutiko irakaskuntzako prozeduran oinarritzen da, batez ere, metodologia. Metodologia horrek lan pertsonala, ikaslearen jarduera, lankidetzan ikastea eta tutoreek prozesuaren kontrola izatea ziurtatzen du.

Lau atal nagusi ditu:

  • Material didaktikoa

Beharrezko materialak eta gida didaktikoak osatzen dute. Alud plataforman dago eskura. Gaiak jorratzen dira, baita sakondu beharreko puntu nagusiak, ariketak eta egin beharreko praktikak ere.

  • Tutoretza

Bana-banako tutoretza izango da unitate bakoitzean. Horrela, parte hartzaileak ariketak bidali eta bere tutorearekin jarduerak egin beharko ditu. Horrekin batera, taldeko tutoretza ere egingo da, gai bakoitzeko punturik nabarmenenak ardatz harturik, egiten diren Internet bidezko eztabaida foroetan.

  • Aurrez aurreko saioak

Saio horien helburu nagusia da ikasleak bideratzea, motibatzea eta unitate didaktikoen inguruan izan ditzaketen zalantzetan argitzea.

  • Ebaluazioa

Ebaluazioa etengabea da: parte hartzaileek ikaskuntza prozesuan aurrera egin ahala, tutoreari bidaltzen dizkioten ariketak balioetsiko dira.

ALUD 2.0 lineako plataforma

Deustuko Unibertsitateak hezkuntzako plataforma bat du, Internet bidez egiten den urrutiko prestakuntzarako, malgutasun handia ematen duena, informazio eta ezaguera mota desberdinak bateratzeko.
 
Parte hartzaile bakoitzak

  • Inolako mugarik gabe eta ordu aldetiko baldintzarik gabe sartzeko modua izango du urrutiko irakaskuntzako espazioetara.
  • Tutore bat izango du esleituta. Berak egingo dio jarduera guztien etengabeko bana-banako jarraipena, feedbacka eskainiko dio eta ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuan sortzen zaizkion zalantzak argituko dizkio.
  • Toki bat izango du lan egiteko eta egiten dituen gauza guztiak (norbere oharrak, jarduerak, ariketak...) gordetzeko, eta tutorearekin partekatzeko. Etengabeko harremana izango du tutorearekin.
     
Internet bidez eskura dituzun baliabiderik garrantzizkoenak

  • Gela birtuala: pertsona bakoitza unitate didaktiko batzuetara sartu, irakurri eta jarduerak eta ariketak egiteko espazioa da, ikasteko ibilbide erara prestatua, ikaskuntza atseginagoa eta eraginkorragoa izan dadin.
  • Programa: parte hartzaile bakoitzari dokumentazio multzo zabal batera sartzeko aukera ematen dio, erraz erabili daitekeen adimendun liburutegiaren bidez. Gaietako edukia askatasunez kontsultatu ahal izango da, baita ariketak, jarduerak eta praktikak egin ere.
  • Tutoretzako posta: kontsultak, iradokizunak eta bestelakoak egin ahal izango dira posta elektronikoaren bidez, parte hartzaile bakoitzari kurtsorako esleitu zaion tutorearekin.
  • Foroak: eskolako erlijioaren irakaskuntzako berariazko eta eguneko gaiei buruz eztabaidatzeko guneak.